Kritika. Musika

Fat White Family

Fat White Family / 'Forgiveness Is Yours'
2024ko ekainaren 23a
05:20
Entzun

FAT WHITE FAMILY

'Forgiveness Is Yours'
Diskoetxea: Domino. 

Fat White Family

Laugarren lan hau Londresen eratutako bandaren gailurretako bat da, estudioan ausart eta arriskuen zale agertu baita. Psikodelia klasikoak biltzen dituen ezaugarri guztiak barneratu dituzte hemen ingelesek, bai eta harago eraman ere, disko poliedriko bezain trinkoa plazaratzeko. Hordialdi haluzinagarrian murgiltzea da disko honetara salto egitea, harrigarria bezain lanjerosa. Elektronika, eragin arabiarrak, spoken word diziplina… askotariko aldeak erakutsi ditu taldeak, eta guztietatik salbu eta harro atera da, arrakalarik gabe. Hasieran, trip gaitzean barneratu dela pentsa lezake entzuleak, baina nik lokatzetan blaitutako txerri batek nola gozatu dut. Droga purua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.