ZINEMA. Donostiako Tabakalerak Rainer Werner Fassbinder zinemagile alemaniarraren obra emango du, urrian hasi eta 2020ko ekainera bitartean. 35 film luze, bi film labur eta telebistarako zuzendu zituen bi telesail proiektatuko dituzte. Josemi Beltran Donostia Kulturako zinema unitateko buruak aipatu duenez, «aukera paregabea da zuzendari ezeroso hau sakontasunez ezagutzeko. Haren obra gaurkotasunez betea dagoela uste dugu». Zinemagilearekin modu batean edo bestean lotuta dauden beste hamazazpi film ere emango dituzte.
Ziklo horren aurretik, berriz, urrian hasi eta abendura arte, Yannick Bellon eta Angela Schanelecen obra ezagutzeko aukera emango du Tabakalerako zinema programazioak. Bellock lapurtarra (Miarritze, 1924) joan den ekainean zendu zen, eta bere ibilbidean gizarte gaien inguruko kezkak erakutsi zituen beti. Schanelec alemaniarrak, berriz, zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza lortu zuen azken Berlinalen, Ich war zuhause, aber filmarekin.
Fassbinderren atzera begirakoa, Tabakaleran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu