Zinema

Fant jaialdiak Zorion Egileor omenduko du

Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdia maiatzaren 5etik 12ra bitartean egingo dute

Zorion Egileor, 'El Hoyo' filmeko irudi batean. BERRIA
mikel lizarralde
2023ko apirilaren 20a
16:13
Entzun

Fant Bilboko Zinema Fantastikoaren 29. Jaialdiak Zorion Egileor aktoreari emango dio bere ohorezko sarietako bat aurten. Paco Plaza zinemagile kataluniarrak ere sari bera jasoko du, eta Belen Rueda aktore espainiarrak, berriz, Fant-eko Izarra saria. Jaialdia maiatzaren 5etik 12ra bitartean egingo da.

Burnin Percebes taldeak zuzendutako El fantástico caso del Gólem filmarekin hasiko da jaialdia, eta egun berean Sail Ofizialeko 11 euskal film laburrak ere emango dituzte.

Film luzeen sail ofizialean, berriz, honako film hauek emango dituzte: Mount Chiank (Kim Sun-ung), Melchior The Apothecary (Elmo Nuganen), No Dogs or Italians Allowed (Alain Ughetto), Viejos (Raul Cerezo eta Fernando Gonzalez), Wolfkin (Jacques Molitor), Rubikon (Magdalena Lauritsch), The Visitor from the Future (François Descraques), Shin Ultraman (Shinji Higuchi), Huesera (Michelle Garza), Year of the Shark (Ludovic eta Zoran Boukhema), Fumar provoca tos (Quentin Dupieux), Vesper (Kristina Buozyle eta Bruno Semper), Emergency Declaration (Jae-rim Han), The Roundup (Lee Sang-yong), The Lake (Lee Thongkham eta Aquing Xu), Feed me (Adam Leader eta Richard Oakes) eta Eradication (Daniel Byers).

Lehiaketatik kanpo Terrifer 2 (Damien Leone) emango dute.

Carlota Pereda zinemagile espainiarrak, berriz, Fantrobia saria jasoko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.