ZINEMA. Fant Bilboko Zinema Fantastikoaren 29. Jaialdiak Zorion Egileor aktoreari emango dio ohorezko sarietako bat aurten. Paco Plaza zinemagile katalanak ere sari bera jasoko du, eta Belen Rueda aktore espainiarrak, berriz, Fant-eko Izarra saria. Jaialdia maiatzaren 5etik 12ra bitartean egingo da.
Burnin Percebes taldeak zuzendutako El fantástico caso del Gólem filmarekin hasiko da jaialdia, eta, egun berean, Sail Ofizialeko 11 euskal film laburrak ere emango dituzte.
Film luzeen sail ofizialean, berriz, film hauek emango dituzte, besteak beste: Mount Chiank (Kim Sun-ung), Melchior the Apothecary (Elmo Nuganen), No Dogs or Italians Allowed (Alain Ughetto), Viejos (Raul Cerezo eta Fernando Gonzalez), Wolfkin (Jacques Molitor), Rubikon (Magdalena Lauritsch), The Visitor from the Future (François Descraques), Shin Ultraman (Shinji Higuchi), Huesera (Michelle Garza) eta Year of the Shark (Ludovic eta Zoran Boukhema).
Fant jaialdiak Zorion Egileor omenduko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu