KRITIKA. Haur eta gazte literatura

Ezpatarik gabe

'Iratxo txikia eta ibarreko munstroa' liburua.
'Iratxo txikia eta ibarreko munstroa' liburua.
2024ko apirilaren 28a
05:00
Entzun

'Iratxo Txikia eta ibarreko munstroa'

Gozoak, dibertigarriak eta herabeak diren abenturen zaleei eskainitako bigarren titulua plazaratu Alvaro Ortizek.

Jarraitzen du lehenengo Iratxo txikia eta shatranj partida haren ezaugarriekin, bai formalki zein narratiboki.

Irudigintzaren trataerari dagokionez, koloreen bidez ematen zaie gauzei forma eta bolumena, eta marren bidez ezartzen dira forma horien ingeradak eta zehaztasunak. Sinpletasuna da nagusi, ordea, eta, beraz, zehaztasunak urriak dira. Orrialdeko lau bineta —inoiz ez gehiago— eskainita eta pertsonaiak plano orokorretan marraztuta, argitasunez ikusten ditugu eszenak, nahiz eta bunbuilo zein narratzaile testu askotxo egon.

Kontakizunari dagokionez, heroi zintzoaren ohiko iniziazio abentura dugu, bere burua heziko duena erronka berriei aurre egiteko, ez bereziki alderdi fisikoetan baizik eta enpatian, abegikortasunean, umiltasunean eta halako dohainetan. Zazpi kapitulutan eraikita dago kontakizuna, eta, zehazki, kapitulu bakoitza iniziazio ipuinen fase bati dagokio.

Azkenik, nabarmentzekoa da boladan dauden gag moldeak nagusi direla elkarrizketetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.