SURFIN KAOS ETA EZPALAK

Ezkutuko rockeroen azken olatua, oraingoz

Noiz: Ostegunean, urtarrilaren 12an, 21:30ean. Non: Bilboko Kafe Antzokian.

2023ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Ez dira askotan aritzen jendaurrean, baina horrek ez du esan nahi taldea desegin dutenik. Surfin Kaos rock-and-roll hirukotea 2016. urtetik ibili da agertokietatik aparte, eta hogei urte bete berritan itzuli da, tarte labur baterako. Joan den abenduan Donostian jo zuten, Nuevo Catecismo Catolico taldearen 30. urteurrena ospatzeko jaialdian, eta Bilbon joko dute datorren astean. Taldekideek esan dutenez, litekeena da horren ondoren berriro ezkutatzea bolada baterako.

Koldo Soretek, Ibon Etxebestek eta David Gil Gilito-k osatzen dute taldea. Lau disko dituzte kalean; azkena, 2010eko Goizalde surrealistak. Estilo bizia dute, 1970eko eta 1980ko urteetako punk, garage eta hard-rock ingeles eta estatubatuarraren eragina duena.

Azken urteetan gelditu gabe dabilen talde bizi bat izango dute lagun Kafe Antzokian: Ezpalak, Hortz aina hots hirugarren diskoa argitaratu berritan. Sarrerak salgai daude, 8 euroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.