'Ezkaba 1938' antzezlanak irabazi du Oihanederren Taulara lehiaketa
ANTZERKIA. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak bigarren urtez antolatu du Taulara mikroteatro lehiaketa, euskarazko antzezlan eta bakarrizketa laburrak sustatzeko asmoz. Zortzi lan aurkeztu dituzte denera, eta epaileek horietako hiru nabarmendu dituzte: Benan Oregi Iñurrietaren Ezkaba 1938 antzezlanak irabazi du sari nagusia, 1.500 eurokoa; eta Ainhoa Ordoñez eta Erik Perianesen Oroitzapen gorriak-ek, eta Anaiz Mendiboure eta Iratxe Gallardoren Titapia-k irabazi dute bigarren eta hirugarren saria, hurrenez hurren, 750 eurokoa bakoitza. Datorren martxoaren 27an aurkeztuko dituzte hirurak Oihanederren, eta ikusleek erabakiko dute nori eman 500 euroko saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu