BIHAR BERRIA-N

"Ez nuke arriskatzeko gogoa galdu nahi"

 Mariasun Landa idazleari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

jarraia112608.jpg
Juan Luis Zabala
2015eko uztailaren 3a
16:09
Entzun

Aurrerapen gisa, segidakoak dira Landak elkarrizketan esandako batzuk:

- “Ez nuke arriskatzeko gogoa galdu nahi; arriskatzeko, zentzu zabal batean: genero aldaketaren aldetik, gaien aldetik, formaren aldetik...”.

- “Erraztasunak ez du irizpide bakarra izan behar. Benetan ari bagara irakurleak egiten, irakurketaren zailtasun egokitu bat eskaini behar zaie haurrei, gai ezberdinetako liburuak, estilo ezberdinetakoak...”.

- “Bukaera zoriontsua izatea da pedagogikoa. Baina, literaturaren aldetik begiratuta, zergatik ez eskaini bukaera ez hain biribilak eta hain zoriontsuak, bukaera irekiak?”.

- "Mark Twainek Tom Sawyerren abenturak idatzi zituenean, edo Lewis Carrollek Aliziarenak, maitasunaren izenean egin zuten hori, bestelako helbururik gabe, opari bat egiteko haurtzaroari... Literatura da”.

- “Teorikoki didaktismoa gaur egun ez zaio inori gustatzen, baina, praktikan, irakaskuntzan 'zehar lerroak' deitzen direnak didaktismotik oso gertu daude”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.