Ez gehiago oihurik egin,
hil zirenei ez berriro heriotzarik eman,
ez oihurik egin, ez oihurik
berriro entzun nahi badituzue
salbamena espero baduzue.
Beraien hotsa xurrumurru sotila da,
ez dute soinu gehiago egiten
belarrak haztean baino,
zoriontsu gizona ez dabilen tokietan.
'OINAZEA' (1947)
Itzultzailea: Xabier Lete (Egunsentiaren esku izoztuak, 2008)
PASARTE HAUTATUA
Ez gehiago oihurik egin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu