BERTSOLARITZA GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETA. MAIALEN LUJANBIO GIPUZKOAKO TXAPELDUNA

«Ez dut uste txapela haingiltzarria izango denik»

IRUN
2003ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Txapelketan saio bakarra egin ondoren iritsi zen Maialen Lujanbio finalera. Halere, gustura eta lasai aritu zen bertsotan, eta txapela irabazi zuen.

Lasai ikusi zitzaizun saioan.

Bai. Lasai sentitu nintzen. Bi saio bakarrik egin ditut txapelketan, Eskoriatzakoa eta finalekoa. Eskoriatzan oso arrotz, oso estu sentitu nintzen, eta igandean, aldiz, nahiko eroso eta lasai aurkitu nuen neure burua, kontzentratuta, baina soberako tentsiorik gabe. Tentsioa handia zen, eta norberaren txandaren zain asko nekatu naiz, oso nekagarria egin zait aurtengo txapelketa, luze, zure txandaren zain. Bestela, eta final bat izateko, nahiko lasai.

Txapelketa Nagusiko finala zenuen gogoan?

Bi urte pasatu dira, eta dena da diferentea: bertsokideak, saioa, sentsazioak, jende kopurua... ez dauka zerikusirik. Badakit jende asko horrekin gogoratuko zela, eta igual ni ere bai, baina beste momentu bat da, eta hala hobe, momentu bera errepikatzeak ez lukeelako graziarik.

Txapela jantzita, aurretik datorrengarai bat eta ondorengo beste bat aurreikusten duzu?

Ez dut uste hain giltzarria izango denik txapelketa. Ez diot eman nahi daukan baino garrantzi gutxiago, baina uste dut ezin dela hitz potoloegirik esan. Urte asko dira bertsolaritzan bagabiltzala. Hau izango da sari txiki bat, motibazio bat eta ardura bat igual ere bai, baina ez dut uste ikaragarrizko aldaketa izango denik.

Juanjo Uria zure irakasle izandakoak txapela jartzeak ere balio erantsia izanen zuen?

Berezia izan da niretzat. Txapela janzten den momentua berezia da, eta inportantzia badu nork jartzen dizun, xarma berezia du, enkantu, balio eta garrantzi berezia du. Helburua txapela da, baina badu garrantzia nork jartzen dizun. Bertso eskola oso baten ordezkaria naiz, eta bertso eskoletatik ateratako guztien ordezkaria, eta Juanjo izan da Hernanin bertso eskola bultzatu zuen inportanteenetako bat. Bertso eskolaren aitzindaria izan da, eta bere eta beste batzuen lanaren emaitza ikusi da Hernanin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.