Eusko Ikaskuntzaren funtsen zati bat jasoko du Euskadiko Artxibo Historikoak
ONDAREA. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Eusko Ikaskuntzak akordioa sinatu dute erakunde horren funtsen zati bat Euskadiko Artxibo Historikoari uzteko. Eusko Ikaskuntzak lagatako dokumentu-materiala azken lau hamarkadetan Euskadiko Historia Garaikideko Dokumentazio Zentroan bildutako dokumentazioak osatzen du. 2.000 kutxa inguruk osatzen dute artxiboan utziko duten materiala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu