Euskeraren Jatorriak Iruña-Veleiaren aurkako «eraso judiziala» salatu du

ONDAREA. Gasteizko Instrukzioko 1. Epaitegiak Iruña-Veleiako auziaren inguruan «inolako zilegitasunik» ez duela argudiatuta, Iruña-Veleiaren «eta hark ordezkatzen duen euskara zaharraren eta aurrekristautasunaren aurkako eraso judiziala maila gorenera» heldu dela salatu du Euskeraren Jatorria elkarteak. Susana Junquera epaileak Iruña-Veleiaren ustezko iruzurraren ahozko epaiketa agindu du asteon. Euskeraren Jatorriaren arabera, «erabaki hori hartu du grafitoen dataziorik egin gabe».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu