Irudia. Bilbo
Euskarazko sorkuntza saritu dute
Bizkaiko Foru Aldundiak atzo banatu zituen Lauaxeta sariak, euskarazko sorkuntza aitortzen dutenak. Iaz ezin izan zutenez ohorezko saririk eman, aurten bi ematea erabaki du aldundiak; bat, Xabier Amuriza bertsolari eta idazleari, eta bestea, Gontzal Mendibil, Mikel Urdangarin, Zea Mays eta Gatibu musika bakarlari eta taldeei. Poesiako saria Leire Bilbao eta Jon Ander Urkiagarentzat izan da, eta ikus-entzunezkoetakoa, Iñaki Alforja eta Ivan Toledorentzat, Bolante baten historia dokumentalagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu