Irudia. Bilbo
Euskarazko Doctor Deseo osoa batuta

Diskoz disko orain arte euskaraz abestu dituzten kanta guztiak bilduma bakarrean bildu ditu Doctor Deseo taldeak. Kanta bakarra sortu dute espresuki bildumarako: Maketoen iraultza. Abesti horrek jartzen du abian bilduma, eta 1995ean beren lehen euskarazko abestia argitaratu zutenetik hona sortutako beste hamabi kanta datoz gero. CD-liburu formatuan argitaratu dute, eta Igor Ahedo soziologoaren eta Josu Larrinaga antropologoaren testu bana era badarama. Udaberrian lau kontzertuko bira egingo dutela aurreratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu