Bertsolari Txapelketa Nagusia. Iñaki Murua. Bertsozale Elkarteko presidentea

«Euskaraz egiten dugunak arrakasta izatea behar dugu»

BERRIA.
2013ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko presidenteak irakurleen galderei erantzun zien atzo, Berria.info-n.

Aupa, Iñaki. Nola ulertu edo esplikatzen duzu txapelketaren inguruan sortzen den fenomeno hau? Zure ustez, zer du txapelketa nagusiak halako jendetzaren ilusioa pizteko? Andone.

Euskaldunok nahi eta behar dugu euskaraz egiten dugunak arrakasta izatea, eta, gainera, apustuzale amorratuak gara... Zer gehiago behar du txapelketak arrakasta izateko?

Kaixo, Iñaki. Azkenaldian izan dira komentarioak, hedabide baten elkarrizketaren harira, ea gaiak ez ote dauden lerratuegiak. Zer deritzozu? Jone

Ez dakit zer esan. Niri gehiago iruditzen zait gaia iradoki egiten dela askotan, eman baino gehiago: «Badator, sumatzen duzu... baino ez duzu igoko». Zein da gaia? Bertsolariak bi lan ditu gutxienez: gaia asmatu eta kokatu bere burua, eta hiru bertso osatu eta bota hiru minutuan.

Zer iruditzen Txapelketa Nagusia apustu etxeetan azaltzea? Aldeko ala kontrako? Josu.

Ni ez naiz apustugilea, eta gutxiago apustuen kontura negozioa egin nahi duenari aukera ematearen aldekoa. Orain, lagunartean hau baietz finalean edo hau baietz hori baino lehen... tipo horretara aritzen naiz ni ere. Apustu etxeek ez didate graziarik egiten. Lana egiten duenak irabaz beza onura, eta ez bitartekariek!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.