Mitologia: jatorria irakurtzeko zientzia gaiaren bueltan ibiliko dira hainbat hizlari, gaur, Euskararen Jatorriaren 8. Biltzarrean. Lazkaon egingo da, Maizpide euskaltegiaren egoitzan. Mitologiak euskararen sorrera hobeto ulertzeko eman dezakeen laguntza aztertuko dute bildutakoek.
Egun osorako egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Juan Inazio Hartsuagaren Hitzak fosil hitzaldiak zabalduko du biltzarra 10:00etan. Roslyn M. Frankek, Felix Zubiagak eta Xabier Renteriak ere hitzaldi bana emango dute arratsaldearen aurretik. Ondoren bisitaldi gidatua egingo dute Joxemiel Barandiaren museoan, eta Jakitunen atala izenekoan Jorge Oteiza gogoratuko dute. Bukatzeko, Iruña-Veleiaren egoeraren berri emango dute.
Euskararen jatorriaren 8. biltzarra egingo da, gaur, Lazkaon
'Mitologia: jatorria irakurtzeko zientzia' gaiaren bueltan hainbat hizlarik hartuko dute hitza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu