Euskararen bidea ikertu zutenak
Bidegileak bilduman, hamabi euskaltzaleren biografiak aurkeztu ditu Jaurlaritzak: Julio Caro Baroja, Jon Bilbao eta Elias Amezagarenak, besteak beste. Orain arte kaleratutako ia 300 biografietatik 40 bat baino ez dira emakumeenak.
Memoriaren transmisiorik gabe, herri bat oso pobrea litzateke. Nondik gatozen jakitea ezinbestekoa da ulertuko badugu momentu honetan non gauden. Non gauden eta noraino joan gaitezkeen». Euskalgintzaz mintzatu da Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Bidegileak bildumako azken hamabi biografiak aurkeztean. Erroei begiratzeaz, eta hala aurrera segitzeaz. Hizkuntzaren oinarri horiei so egiteko sortu zuen Eusko Jaurlaritzak 1987an bilduma hori. Euskal kulturaren bueltan aritu diren autoreen pentsaera, bizitza eta lanak bildu dituzte bertan. «Punta-puntako autoreak» dira bildumakoak, Baztarrikaren irudiko. 26 urteotan, Bidegileak sailaren karietara, kasik 300 biografia argitaratu dituzte; horietatik 40 bat baino ez emakumeenak, %14 inguru.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu