Verde Prato

'Euskal Pop Erradikala'

Diskoetxea: Plan B Rec.

2022ko azaroaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hamar hazbeteko binilozko EPan gordeta datoz musikariaren lau doinu berriak; kantuok, hain justu, euskal musika popularra berrinterpretatzera datozen lau bertsio dira: Agurra (Lourdes Iriondo), Pakean utzi arte (Hertzainak), Zu atrapatu arte (Kortatu) eta Galtzaundi (tradizionala). Laurak bere ohiko kolaboratzaile Jon Agirrezabalagak ekoitziak. Ez naiz moldaketekin osatutako grabazioen zalea, baina tolosarrak lan polita ondu du, batetik kantuen aukeraketan fin aritu delako, eta, bestetik, bere eremu minimalera egokitzen jakin duelako, betiere ohiko lanabesak erabilita: ahotsari espazio handia uzten dion elektronika minimala eta ekoizpen lan sendoa bezain eztia. Izenburuarekin erebete-betean asmatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.