MUSIKA

Euskal musika abestuaren historia aipatu dute Baionan Elorrietak eta Markezek

New Yorken emandako hitzaldia lehenengo aldiz estreinatu dute Euskal Herriko unibertsitate batean. [Youtube]http://youtu.be/Ln_UuYvck2I[/Youtube]

2013ko otsailaren 21a
14:05
Entzun

Arrakasta lortu du atzo, Baionan, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikariek euskal musika kantatuari buruz emandako mintzaldiak. 60 bat lagun bildu dira, Baionako fakultatean, Paueko Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak antolatutako ekitaldian. Hitzaldia New Yorkeko Cervantes Institutuan estreinatu zuten. Lehen aldia da Euskal Herriko unibertsitate batean ematen dutena.

Hamarkadaz hamarkada
Aia eta Gernikako abeslariek euskal kantugintzaren ibilbidea aztertu dute hamarkadaz hamarkada, Mixel Labeguerie “lehen adreilutik” abiatuz. Mugimendu bakoitza testuinguru sozial eta politiko batean kokatu dute, musikagintzaren historia pixkanaka marraztuz.

Mintzaldi multimedia
“Aspalditik entzuniko hitzaldirik onena” zela erran zuen baten batek. Hitzaldia bideoekin irudikatu dute bi abeslariek, baina publikoari gehien gustatu zaiona Elorrieta eta Markez elkarrekin kantuz entzutea izan da dudarik gabe. Hamarkada bakoitzarendako pare bat abesti eskaini dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.