Ibarrolaren lanaren kontrakoak salatzekoak izan ziren bezala, Kultura sailak salatu egin nahi du orain Julio Medem zinegileari edo Fermin Muguruzari egin dizkiotenak. Kulturaz kanpo, enpresa taldeei ere iritsi zaie boikota Kultura sailburuaren esanetan. Euskal kultura eta industria bultzatzen jarriatzeko "asmo tinkoa" azaldu nahi izandu.
"Ahalegina egiten ari garenean, kultura industria sendo bat eratzeko, bultzatzeko, horien kontra zuzen-zuzenean egiten dutenjarrerakdira. Beraz, Kultura sailari dagokionez, hau guztia salatzeaz gain, euskal musikaren, musikarien, kultura industria honen kanpo zabalpenaren alde jarraituko dugu lanean, uste baitugu hori dela gure eginbeharra", nabarmendu du.
Euskal musikarien aurkako erasoak
Euskal kultura eta industria bultzatzen jarraitzeko "asmo tinkoa" azaldu du Azkaratek
Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak agerraldia eskaini du gaur azken boladan euskal musikariak Espainian jasaten ari diren "boikota" salatzeko. "Jasaten ari diren tratua, pensatzen dutena adierazteko eskubidea ukatzen ari zaie, kontzertuak egitea debekatu diete musikariei bezala, baita zinegileei ere", esan du Miren Azkaratek. Halaber, "gure kultura eta industria bultzatzen jarriatzeko asmo tinkoa" azaldu nahi izan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu