Euskal Herriko hiru talde izango dira Gijongo Feten antzerki jaialdian

Marie de Jongh, Bihar eta Malas Compañias taldeek umeentzako ikuskizunak eskainiko dituzte gaur eta bihar

Erredakzioa
2014ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Euskal Herriko hiru antzerki talde izango dira Gijongo (Espainia) Feten jaialdian. Herenegun hasi zen jaialdia, eta Marie de Jongh taldeak Kibubu ikuskizuna eskainiko du gaur, keinuekin eta Xebas eta Coco pailazoen parte hartzearekin egindakoa. Bihar, Malas Compañias taldeak Orsai, fuera de juego también se juega antzezlana emango du. Horrekin batera, Bihar taldeak Ulisesen abenturak antzeztu zituen atzo Odisea lanarekin.

Marie de Jongh taldeak bigarren aldiz parte hartuko du Gijongo haurrentzako antzerki jaialdian. 2012an Ikuskizun Onenaren saria irabazi zuen Querida hija antzezlanarekin. Aurten, Argentina, Belgika, Frantzia, Bulgaria, Herbehereak, Italia eta Espainiatik etorritako beste 70 antzerki talderekin lehiatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.