Musika. MARIA BERASARTE ETA PEPE RIVERO

Euskal Herria eta Kubaren artean

Lekua: Donostiako Viktoria Eugenia antzokia. Eguna: Gaur, 19:00etan.

2018ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Kubatarra da Pepe Rivero, eta euskal herritarra, berriz, Maria Berasarte, eta biak elkartzen diren bidegurutzean sortzen diren musikek batzen dituzte biak. Pianoarekin lehendabizikoa eta ahotsarekin bigarrena. Elkarrekin landutako proposamena aurkeztuko dute gaur Donostiako Viktoria Eugenia antzokian: Delirio. Reinier Elizarde Negrón (kontrabaxua) eta Georvis Pico (bateria) izango dituzte lagun oholtzan.

Jazzarekiko eta sustraiekiko loturak batzen ditu bi musikariak, eta jazz ehundurekin interpretatuko dituzte beraien kantuak —Berasartek hiru disko ditu grabatuak—, nahiz pieza ezagunen bertsioak: Aquellas pequeñas cosas (Joan Manuel Serrat), Je ne t´aime pas (Kurt Weill), Estranha forma de vida (Amalia Rodrigues) eta Txoria txori (Mikel Laboa), besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.