Euskal antzerkiaren bilakaera historikoa

Tradizioan eta modernitatean oinarritutako euskarazko antzezlanak aztertu ditu Iñaki Aldekoak, Bilbon. Lehenengoak kristautasuna jorratu du, eta bigarrenak askatasunaren eta mundu berriaren ideiak hartu ditu.

Bilbo
2012ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Hiru eguneko Euskal antzerkia gaur izeneko euskarazko ikastaroa abiatu dute Bilboko Bizkaia Aretoan. Euskarazko antzerkiak azken 25 urteotan izan duen bilakaera aztertuko dute. Hizlarietako bat Iñaki Aldekoa EHUko irakasle eta idazlea izan da, eta tradizioan eta modernitatean oinarritutakoeuskal antzerkiak aztertu eta konparatu ditu.

Horren arabera, tradiziozko obrek iraganeko balioak eta morala hartu izan dituzte oinarri moduan: erlijioa eta baserriaren inguruko eremuak, bereziki. Modernitatekoek, berriz, dinamikoagoak direla azaldu du, sekularizazioa, hiria eta errealismoa irizpide moduan hartzen dituztela.

Errealismoari buruz eztabaida ugari izan dira hainbat autoreren artean. Izan ere, Iñaki Aldekoaren aburuz, «errealismoa zein begirekin ikusten den, horren araberakoa izango da».

Adibide moduan, Euskaldunak poemaren inguruko eztabaidaaztertu du adituak: «Joan San Martin idazlearentzat, poemak ez zion erantzuten 1960ko hamarkadako euskal gizarteari eta, zentzu honetan, ez zen errealista. Hortaz,horri arrotz egiten bazitzaion, konprenitzekoa da arrotzago egitea gerratea ezagutu ez zuen belaunaldiari». Hala ere, Aldekoak azaldu du kontuan hartu behar dela kritika hori 1966koa dela eta ez poema egin zenekoa. Izan ere, idazlanhori 1935. urtean publikatu zuten. Hortaz, «puntu honi erantzunez bakarrik erabaki daiteke Euskaldunak poemaren errealismoaren zenbaterainokoa», jakinarazi du.

Bi antzerki moten arteko aldea izugarria dela uste du Aldekoak. Tradiziozko egileak, oro har, fraideak edota ikasketa klasikoak egin dituzten idazleak izan dira. Ondorioz, beren obretan kristautasunaren balioak eta moralak izan dituzte nagusi. Horrekin batera, komunitatearen kohesioari eusteko pertsonaia moduan agertu izan dira apaizak normalean.

Modernitatearen aldeko idazleak, ordea, existentzialistak eta marxistak izan ohi dira. Gehienek ikasketa zientifikoak egin dituzte. Horien artean, Txillardegi, Gabriel Aresti, Ibon Sarasola eta Ramon Saizarbitoria aurkitu daitezke, besteak beste. Horien guztien obretan, askatasuna eta mundu berri baten aldeko gertakariak nagusi izan direla uste du Aldekoak.

Testu horietan, askotan iraultza, marxismoa eta herri xehearen ideiak erabili izan dituzte. Adibide moduan, Gabriel Arestiren Mugaldeko herrian egindako tobera obra aipatu du Iñaki Aldekoak. Horretan, iraultzak dakarren askatasunaren ideia azaltzen da.

Bestalde, Salvador Garmendiaren obrak ere aipatu ditu modernitatearen nondik norakoak azaltzeko. Izan ere, azken horiek Arestirenak baino «inpaktu» handiagoa izan dutela azaldu du, gauza berriak aipatzen dituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.