Kultura

Euskadiko Liburutegiak Koldo Mitxelenan izango du egoitza

Donostiako Tabako Fabrika, berriz, ikusentzuneko erreferentzia bihurtu nahi dute Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak.

2008ko martxoaren 31
18:50
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskadiko Liburutegiak Koldo Mitxelena Donostiako kultur gunean izango du egoitza, gaur Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak erabaki dutenez.

Kultur zerbitzu eta azpiegiturei buruz hartutako erabaki batzuen parte da hori, eta hiru erakundeek elkarlanari garrantzia ematen diotela nabarmendu dute. Esaterako, Koldo Mitxelena Adundiarena da eta Euskadiko Liburutegiaren proiektua Jaurlaritzarena. Udalak bere artxibo historikoa utziko du liburutegirako.

Donostiako Tabako Fabrika, berriz, "ikusentzuneko erreferentzia" bihurtu nahi dute. Koldo Mitxelenan egiten diren erakusketak han egingo dituzte, eta Arteleku arte eta kultur gunea hara pasatuko dute. Euskal Filmoteka ere hartuko du, besteak beste. Tabako Fabrika 2013an egongo da erabat martxan, Odon Elorza alkatearen arabera.

Markel Olano diputatu nagusiak adierazi du proiektuari "behin betiko bultzada" eman diotela, eta Tabako Fabrika "lidergo partekatuaren adibidea" dela. "Esperimentu hau aurrekari garrantzitsua izango da Euskal Autonomia Erkidegoan", esan du Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.