Pedro Almodovarren Dolor y gloria, Roman Polanskiren J'accuse, Marco Bellochioren Il traditore, Ladj Lyren Les misérables, Yorgos Lanthimosen The Favourite eta Nora Fingscheidten System Crasher: horiek dira gaur Berlinen banatuko diren Europako Zinema sarietan film onenaren saria jasotzeko hautagaiak. Hain zuzen ere, Almodovar, Polanski eta Bellochiorenak dira zinema sarietara ondoen kokatuta iritsi diren filmak, horietako bakoitzak lau hautagaitza lortu baititu, eta horien artean, film onenarenaz gain, baita zuzendari onenarena ere. Lanthimosek eta Celine Sciammak (Portrait de la jeune fille en feu) osatzen dute sari hori jaso dezakeen boskotea.
Emakumezko aktore onenaren atalean Noemi Merlant eta Adele Haenel (Portrait de la jeune fille en feu), Olivia Colman (The Favourite), Helena Zengel (System Crasher), Trine Dyrholm (Dronningen) eta Viktoria Miroshnichenko (Dylda / Beanpole) daude saria jasotzeko izendatuak; eta gizonezko aktore onenaren atalean, berriz, Antonio Banderas (Dolor y gloria), Jean Dujardin (J'accuse), Pierfrancesco Favino (Il traditore), Levan Gelbakhiani (And Then We Dance), Alexander Scheer (Gundermann) eta Ingvar E. Sigurdsson (A White, White Day).
Dokumentalaren atalean, honako hauek dira saria jaso dezaketenak:For Sama (Waad Al-Khateab eta Edward Watts), Honeyland (Tamara Kotevska eta Ljubomir Stefanov), Svideteli Putina (Vitaly Mansky) Selfie (Agostino Ferrente) eta Storia di B.-La scomparsa di mia madre (Bieniamino Barrese).
Europako 32. Zinema sariak banatuko dituzte gaur Berlinen
Pedro Almodovarren 'Dolor y gloria', Roman Polanskiren 'J'accuse' eta Marco Bellochioren 'Il traditore' dira faborito nagusiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu