Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Etxahun Lekuek irabazi du azken finalaurrekoa

Ibon Ajuariagojeaskoa eta Miren Amuriza ere finalerako sailkatu dira.

Etxahun Lekuek irabazi du saioa. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
Ane Zuazubiskar Iñarra.
2016ko abenduaren 3a
22:01
Entzun 00:00:0000:00:00

Larrabetzuko pilotalekuan jokatu da, gaur arratsaldean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azkeneko finalaurrekoa, eta, bertan, herriko bertsolaria izan da nagusi, Etxahun Lekue. Haren atzetik sailkatu dira Ibon Ajuriagojeaskoa (507,5), Miren Amuriza (504,5), Mikel Goiriena (439,5), Ander Elortegi (434) eta Julen Erezuma (410,5). Horrenbestez, Lekue, Ajuriasgojeaskoa eta Amuriza hilaren 17an Bilboko Miribillan jokatuko den finalerako sailkatu dira. Finalean, Beñat Ugartetxea, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia izango dituzte oholtzakide.

Gaurko sailkapena

Etxahun Lekue        527 puntu.
Ibon Ajuariagojeaskoa     507,5 pt.    
Miren Amuriza        504,5 pt.    
Mikel Goiriena        439,5 pt.    
Ander Elortegi        434 pt.    
Julen Erezuma        410,5 pt.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.