Etorkizun hobe baten peskizan

Elisa Valero arkitektoaren hogei urteko lana jarri dute ikusgai Rezola museoan, Donostian

Elisa Valero, atzo, museoan egindako aurkezpenean. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
mikel lizarralde
Donostia
2017ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
«Arkitektura gizatiarra da harena, bidezkoagoa izango den gizarte batera iristen laguntzen duena». Jose Maria Etxarri Cementos Rezola-HeidelbergCement Group taldeko ohorezko presidentearen hitzek ondo laburbiltzen dute Elisa Valero arkitektoaren lana (Ciudad Real, Espainia, 1971). Hogei urte pasa darama Valerok helburu horri begira lan egiten: gizarte bidezkoago bat sortzea. Eta hogei urte horietan egin duen lanaren lagin bat jarri dute ikusgai enpresak Añorgan, Donostian, duen museoan. Erakusketa Mugak Nazioarteko Arkitektura Bienalaren barruan kokatzen da, eta 2018ko otsailaren 24ra arte egongo da ikusgai, nahiz eta biurtekoa urtarrilaren 31n amaituko den.

«Erakusketa honetan nire bizitzako hogei urte biltzen dira». Eta bi hamarkada horietan materialen peskizan egin du lan batik bat Valerok. Hormigoi armatua izan du lanabes, eta, hain zuzen ere, erakusketak material horrekin landutako bederatzi proiekturen berri ematen du. Badira etxebizitzak—Valerorena berarena da bat—, badira ikastetxeak, badira estudioak eta badira pabiloi industrialak ere. Eta denek ematen dute Valeroren lan egiteko moduaren berri, «kostu txikiak eta energiaren erabilera urria bilatuta egindakoak direlako».

Erakusketan ageri diren bederatzi proiektuen argazkiei 180x180 zentimetro eta 13 milimetro lodi diren hormigoizko xafla batzuek eusten diete. Pieza horiek Valerok berak diseinatu ditu, eta erakusketako hamargarren lana dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.