ETBk eten egin zuen finalaren saioa, albistegia hasteko
Euskal Telebistak Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko Bertsolari Txapelketaren finala eten zuen joan den larunbatean, Gaur egun albistegia emateko. 19:00etan hasi zuen saioa; buruz burukoan zela eta Odei Barrosoren saioaren ondoren, moztu egin zuen, Amets Arzallusen kartzelakoa eman gabe. Sare sozialetan kexa agertu dute zenbait bertsozalek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu