Eszenika eskola proiektuaren «zalantza egoera» salatu dute

Arte eszenikoetako hainbat eragilerentzat Jaurlaritzak ez ditu beteko hartutako konpromisoak

Erredakzioa
2012ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunek Euskal Herrian arte eszenikoen goi mailako eskola bat sortzeko konpromisoa hartu zuten orain bi urte baino gehiago. 2012-2013ko ikasturterako egon beharko zuen zabalik. Eszenika dauka izena proiektu horrek, eta horren aldeko plataformako kideek momentu honetako «zalantza egoera» salatu dute.«Obren lehiaketak izan duen geldialdiaren harira, harridura eta kezka azaldu nahi dugu». Plataformako kideen ustez, Jaurlaritzak jarritako epean egon diren zailtasunek ez dute zuritzen hitzartutakoa ez betetzea. «Ikusteko dago 2013-2014ko ikasturtean proiektua gauzatuko den edo ez. Zalantzak ditugu, aurtengo maiatzaren 15ean Legebiltzarrean egindako bileran egun hori aipatu zuten arren». Plataforma zazpi urtean dabil goi mailako eskola baten sorrera «modu aktiboan» eskatzen. «Prestakuntza arautua eta ofiziala eskainiko ligukeen eskola baten beharra defendatzen dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.