Estitxu kantariaren izena jarri diote Bilboko pasealeku bati

Artistaren ibilbidea goraipatu du Bilboko Udalak, haren senideekin batera pasealekuan bertan eginiko ekitaldian

Estitxu zenaren senideak eta Bilboko alkatea, atzo. MONIKA DEL VALLE / FOKU.
2018ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
MUSIKA. Estibaliz Robles-Arangiz Estitxu abeslariaren izena darama, atzotik, Bilboko pasealeku batek. Casilda Iturrizar parkeko bide bat da, Artetxe Kondearen zumarkalearen eta Abandoibarra etorbidearen artean dagoena. Bilboko Udalak eta abeslariaren senideek atzo inauguratu zuten pasealekua, kantaria omentzearekin batera.

Artista hil zela 25 urte bete dira, eta haren ibilbidea goraipatu zuten ekitaldian. Bilboko alkate Juan Mari Aburtok adierazi zuenez, «ohore handia da Bilboko kale izendegian hain garai zailean euskal musika eta kultura hainbeste eta hain ondo bultzatzen jakin zuen emakume baten izena sartzea». Zabalkuntza Kultur Taldeak eskatu zuen hari kale bat eskaintzeko, eta eskaria aintzat hartu du Udalak.

Beskoitzen (Lapurdi) 1944an jaioa, 1967. urtean hasi zen Estitxu jendaurrean kantatzen, eta euskal musikaren suspertzaile nagusietako bat izan zen garai hartan. 1993an hil zen, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.