Estibaliz Martinez Diaz de Zeriok irabazi du I. Donostia Kultura Poesia Lehiaketa

2018ko martxoaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LITERATURA. Estibaliz Martinez de Zeriok (Iruñea, 1991) I. Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren saria jaso zuen atzo, Poesiaren Nazioarteko Egunarekin. Donostia Kulturak eta Balea Zuria argitaletxeak antolatu dute sariketa, euskarazko poesia zabaldu eta 35 urtez azpiko idazleen lana bultzatzeko, eta hemezortzi poema bilduma aurkeztu dira. Irabazlearen lana argitaratuko du Balea Zuriak. Halaber, 1.000 euro eta Imanol Larrinagaren margolan bat jasoko ditu, eta Poesia eta Pentsamendua errezitalean parte hartzeko aukera izango du ekainean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.