Esther Ferrerri emango diote Urrezko Danborra

Esther Ferrer. MAIALEN ANDRES / FOKU.
2021eko abenduaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SARIAK. Donostiako Udalak Esther Ferrer artistari emango dio 2020ko Urrezko Danborra. Ibilbide oparoko artista da Ferrer, aitzindaria Euskal Herrian performancea bezalako adierazpideetan, eta Eneko Goia alkateak horixe izan du gogoan aitortza hari emango diotela jakinaraztean: «Ibilbide luzeko artista da Ferrer, arte garaikidean muga berriak finkatu dituena». 1937an jaio zen Ferrer, Donostian, eta Parisen bizi da aspalditik. Sari ugari jaso ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.