ARTEA.Esther Ferrer artistaren esku hartze bat hartuko du Donostiak, Tabakalera arte garaikideko zentroaren aurrean sortuko den plazan. Sortzaileak dohaintzan emango du Zenbaki lehenen poema serieko obra berri bat, zeramikaz leku horretarako berariaz ondu duena. Serie horretako beste lan batzuk ikusgai izan ziren Tabakaleran 2019ko apirilean, artistari eskaini zioten atzera begirakoan.
Abiadura handiko trenaren geltokiaren gainean eraikiko da plaza, eta han jarriko dute lana, sortzaileak berak, Donostiako alkate Eneko Goiak eta Tabakalerako zuzendari Edurne Ormazabalek atzo iragarri zutenez. Zoruko instalazio bat da, eta, artistaren ustez, Donostia definitzen duten koloreak nagusituko dira: berdea eta urdina. Plazatik Tabakalerara sartzeko aukera izango da, eta sarreran jarriko dute Ferrerren obra.
Esther Ferrerren obra bat jarriko dute Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu