Espainiako Kritikaren Saria irabazi dute Harkaitz Canok eta Olatz Mitxelenak

Narratiban, 'Arrain hezur bat eztarrian' ipuin bildumari egin dio aitortza Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak, eta poesian, berriz, 'Ulu egiteko bolondres bila' poema liburuari

Olatz Mitxelena idazlea. MAIALEN ANDRES / FOKU
Olatz Mitxelena idazlea. MAIALEN ANDRES / FOKU
mikel lizarralde
2024ko apirilaren 15a
09:04
Entzun

Espainiako Kritikaren Saria irabazi dute Harkaitz Canok eta Olatz Mitxelenak. Ulu egiteko bolondres bila lanagatik (Susa) jaso du saria Canok, poesiaren alorrean; eta Arrain hezur bat eztarrian ipuin liburua (Elkar) saritu diote, berriz, Mitxelenari, narratiban. Bi kategoria horietan, bi liburu horiek iazko euskarazko lanik onenak direla iritzi dio Espainiako Literatur Kritikaren Elkarteak.

Larunbatean eman zuten Espainiako Kritikaren Sarien berri, Ferrolen (Galizia). Bertan, euskaraz idatzitako lanak ez ezik, galizieraz, katalanez eta gaztelaniaz idatzitako lanak ere saritu zituzten. Narratibaren arloan, honako lan hauek jaso zuten saria: gaztelaniaz, Martinete del rey sombra (Raul Quinto); galizieraz, Perder as bestas (Manuel Veiga); eta katalanez, La necessitat (Pasqual Farras).

Poesian, berriz, lan hauek saritu dituzte: Anton Loporen Diarios / 1. Azul Monforte (galizieraz), Marc Granellen Arran de gel (katalanez), eta Ben Clarken Demonios (gaztelaniaz).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.