Euskal presoei elkartasuna adierazteko eta haiek etxera ekartzeko helburuarekin sortu zuten Durangon (Bizkaia) 40 Minutu Rock jaialdia, 2014. urtean —aurretik Kalera Rock izenarekin egiten zen—. Aurtengoa Oihuka astinduz orratzak lelopean egingo dute, otsailaren 24an.
10:30ean abiatuko da jaialdia, Landako gunean, eta hamahiru talde eta bakarlari igoko dira taula gainera: Arene 6, Belako, Burutik, DAM, Des-kontrol, Esne Beltza, Hofe x 4:40, Ibil Bedi, Nevadah, Nogen, Raimundo el Canastero, Streetwise eta Su ta Gar.
Oholtza nagusiaz gainera, karpa txikiago bat ere jarriko dute Landakon, eta han ariko dira DJ Kuku, LaMia Mari, Kiliki Frexko DJ Set, Pineapple Sweets eta Xaukena Xauk.
Sarrerak salgai daude, BIBE atarian.