Eskultura batek Sabicas oroituko du aurki Iruñean
MUSIKA. Iruñeko Udalak Agustin Castellon, Sabicas flamenko gitarrista (Iruñea, 1912- New York, 1990) omentzeko eskultura multzo bat jarriko du laster hiriko sarrera batean. Carlos Zirizak egingo duen artelanarekin musikariaren garrantzia nabarmendu nahi dute, bai eta ijitoek hiriari egin dioten ekarpen kulturala aitortu ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu