Begiztatua nuen
aspaldi mendian
mizpirondo xuxen bat
sasien erdian.
Handitzerat utzi dut
eta harekila
aurten egin dut nere
eskualdun makila.
Bat, bi, hiru, lau.
Orain nik ere badut
eskualdun makila.
Askotan ikusi tut
ibilki herrian
aitzindari erneak
ezpata gerrian.
Bekaiztia niganik
urrun joan dadila
zeren eta baitut nik
eskualdun makila.
Bat, bi, hiru, lau.
Orain nik ere badut
eskualdun makila.
Bi erroden gainean
joaiten ez ikasi.
Burdinbidetan, aldiz,
sabela nahasi.
Non dut ene karrosa?
Non dut berebila?
Oinez beti banoa
eskuan makila.
Bat, bi, hiru, lau.
Orain nik ere badut
eskualdun makila.
'ESKUALDUN MAKILA'
Cinsa, 1968
Hitzak: Harlutxi, Darrupe.
Musika: AEBetako herrikoia.
'ESKUALDUN MAKILA'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu