Literatura. Pasarte hautatua. Arthur Conan Doyle

'Eskandalua Bohemian'

2014ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Inor ez zitzaion, inoiz, pertsona bat salbu Sherlock Holmesi nagusitu. Pertsona hori Irene Adler izan zen eta inoiz ez zuen Holmesek ahaztu.

Aste batzuz Holmes guti ikusi nuen. Ezkondu nintzenez gero Londresko beste toki batera etxez aldatu nintzen. Holmes gure Baker Streeteko geletan gelditu zen. Mediku gisa lanean ari eta ez nintzen joan haren ikustera oso lanpetua bai nintzen.

Gau batean, 1888. eko martxoan, etxera itzuli nintzen. Baker Street aldean bizi zen emakume gaixo baten ikustera ibilita, gure gela zaharraren aurrean pasatu nintzelarik goiti begiratu nuen.

IPUINA (HASIERA)

Egilea: Arthur Conan Doyle.

Itzulpena: Maite Gamarra.

Jatorrizko hizkuntza: ingelesa.

Argitalpena: Maiatz aldizkariaren 4. zenbakian (1983ko abendua).

Azalpena: Moriarty izeneko hiltzaile ankerrak Sherlock Holmes fikziozko detektibea erail zuela iradoki zuen Arthur Conan Doylek The Final Problem narrazioan. Orain erailketa hori zalantzan jarri du Anthony Horowitz idazleak Moriarty nobelan. Conan Doyleren oinordekoen baimena du Horowitzek Sherlock Holmes detektibearen istorio berriak sortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.