Esanezin taldeak gustura utzi zituen BERRIAlagunak Altsasuko kontzertuan

BERRIAren alde jo zuen Esanezin taldeak, Iora kulturgunean. Kontzertua urteroko saioa da Altsasun; Sakanako Mankomunitateak, Altsasuko Udalak eta Sakanako BERRIAlagunek antolatzen dute. Aldiko talde bati ematen zaio protagonismoa.

Esanezin taldearen kontzertua, Altsasuko Iora kulturgunean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Esanezin taldearen kontzertua, Altsasuko Iora kulturgunean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
garbine ubeda goikoetxea
2024ko azaroaren 10a
09:45
Entzun

Esanezin taldeak atzo BERRIAren alde Altsasuko (Nafarroa) Iortia kulturgunean emandako kontzertuak aho bete gozo utzi zituen ikus-entzuleak. Ianire Aranzabek, Arri Iraetak, Iñigo Asensiok eta Imanol Rubiok osatutako taldeak «ilusio bereziz» hartu zuen Altsasun jotzeko proposamena, eta bete egin zuten aretoa. BERRIAren aldeko kontzertua Altsasuko Udalari, Sakanako Mankomunitateari eta BERRIAlagunei esker antolatzen da urtero, eta aldiko talde bat izaten da protagonista. Iaz Ruper Ordorikak jo zuen BERRIAren alde.

Esanezin taldea Ianire Aranzabalen (Altzagarate, Gipuzkoa, 1999) proiektua izan zen hastapenean, eta bakarkako formatuan egin zituen lehen urratsak. 2021. urtean, zazpi abesti bildu eta Aireratzen disko laburra plazaratu zuen. Bakarlariaren proiektua banda bihurtu zen gero, Aranzabalek gainontzeko hiru kideak — Arri Iraeta (bateria), Iñigo Asensio (Hammond organoa) eta Imanol Rubio (gitarra)— bidelagun hartu zituenean. Jada talde gisa, Erretratu bat disko luzea argitaratu zuten 2023. urtearen amaieran.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.