HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Nik papaita, zuk papaita'

Esan gabe, badioena

Idazlea: Xabier Olaso. Ilustratzailea: Agurtzane Villate. Argitaletxea: Pamiela.

2018ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Liburu honek igarkizunak ditu. Zehazki, 400 igarkizun, 30 igarkilima, 10 olerkizun, eta opari gisako beste hiru ale 8. eta 139. orrialdeetan. Horiek guztiek denera egiten dute laurehun eta berrogeita hiru.

Liburuak egitura matematikoa du, eta igarkizun bakoitza hurrenkera zenbakiarekin dator. Amaieran erantzunen aurkibideak daude, hurrenkeraren arabera, gaika, eta berezientzat (igarkilimak eta olerkizunak) beste bat.

Igarkizun guzti-guztiak hitz neurtuan eta errimarekin eskainiak datoz. Gainera, hizkuntzarekin jolasten dira, hoskidetasuna, esanahi ugaritasuna, kakofonia, eta halakoez baliaturik, atarikoan idazleak berak iragartzen digunez.

Asmakizunetako askotxo sinpleak dira, batzuk oso sinpleak, eta tarteka erronka handitxoagoekin topatzen gara. Guztietan, estetika ariketa interesgarri bat topatuko dugu. Ez alferrik, Euskadi literatur saria bitan irabazi izan du egile berak, poesia liburu banarekin, eta badu oso maitatua den beste igarkizun bilduma bat ere, milurtekoarekin batera plazaratu zuena: Auskalo! (Pamiela, 2001).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.