Errobi berriro izango da oholtzaren gainean

Baionatik Bilbora kontzertua antolatu dute Bilbon hilaren 20an, eta Pantxoa eta Peioren azkena izango da

Erredakzioa
2011ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Hilaren 20an Bilboko Euskalduna jauregiak aterpetuko duen Baionatik Bilbora kontzertuak bi gertaera historiko bilduko ditu. Horietako bat Errobi talde mitikoaren presentzia da. Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk sortutako taldeak euskarazko rockaren lehen harria jarri zuen 70eko hamarkadaren erdialdean. Errobik emango dio amaiera heldu den astearteko kontzertuari. Haien aurretik ariko dira Etxamendi eta Larralde, Naia Robles, Erramun Martikorena, Pantxoa eta Peio, Niko Etxart, Anje Duhalde, Errobi, Bidaia, Maialen Errotabehere, Kantiruki eta Kalakan taldeak, guztiak ere Ipar Euskal Herrikoak. Errobiren taularatzeaz gain, Pantxoa eta Peiok emango duten azken kontzertua da albiste nagusia. 2012tik aurrera ez dira elkarrekin ariko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.