Errexil sariketako finala jokatuko dute ostiralean, Urruñan

Urruñako Udalak lagundu Errexil sariketa irailaren 20an hasi zen, eta urriaren 4ko finalarekin amaituko da.

Aissa Intxausti, Bizkaiko txapelketan, iaz. OSKAR MATXIN EDESA
Aissa Intxausti ariko da Errexil sariketako finalean, Urruñan. OSKAR MATXIN EDESA
Iñaki Etxeleku.
2024ko irailaren 30a
19:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Errexil sariketa berriko bigarren eta azken kanporaketa iragan zen joan den ostiralean, Urruñan (Lapurdi).

Ondorioz, ezagunak dira urriaren 4ko, ostiraleko finalean kantatuko duten bertsolarien izenak: Eneko Lazkoz, Aissa Intxausti, Miren Artetxe, Eneko Abasolo Abarkas, Maddi Sarasua eta Ramuntxo Christy. Gai emaile Aritz Bidegain arituko da.

Urruñako Herriko Etxeak lagundu sariketa berria irailaren 20an hasi zuten, eta Eneko Lazkoz nagusitu zen. Ostiraleko bigarren kanporaketan, Aissa Intxausti izan zen garaile. Ostiraleko finala 19:00etan hasiko da, Urruñako Posta gelan. Txapeldunari Errexil bertsolariaren seme Jean Louis Eizmendi Errexil II.ak jantziko dio txapela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.