«Sinetsi ezinik!». Poza azaldu du zinemagileak sarean azken egunetan jasotako sariengatik. Izan ere, hiru sari jaso ditu bere lanak oso egun gutxian. Gau bakarrean, zehazki. Bart. Batetik, Dokumental laburrik onenaren saria eta, bestetik, ikusleen saria jaso ditu Los Angelesko Legendary Doc Film Festival jaialdian, eta Dokumentalik onena izendatu dute Erromako International Movie Awards jaialdian ere.
dir="ltr" lang="eu">Sinetsi ezinik!ðŸÂ†ðŸÂ†ðŸÂ† Bart gauean #Erraiak dokumentalak DOKUMENTAL ONENAREN SARIA jaso berri ditu Los Angeles 🇺🇸 eta Erroman 🇮🇹 baita ikusleen saria ere. Mila esker bihotzez proiektu honetan sinistu duzuen guztioi! Zuengatik! Aiaiaiaiaiaiaaiiiijijijiji! #irrintzia#sariakpic.twitter.com/7tGB7ONGXa
— Ekhi+gain=Ekain (@ekhigain) October 4, 2020blockquote>BERRIAn esan zuenez, hileta batean entzundako irrintzi batek sortutako zirrarari tiraka piztu zion dokumentala egiteko gogoa Martinez de Lizarduiri, eta 2018an eman zuen argitara Erraiak. Gaiari bueltaka jarraitu du geroztik, ordea, eta irrintzilari sare bat osatzeko ideia aipatu zuen 2020an eskainitako elkarrizketa batean.
[youtube]https://youtu.be/xlAwn6wtqEw[/youtube]
Online jaialdiak dira Erraiak saritu duten biak. Bigarren edizioa izan du aurtengoa, adibidez, Los Angeleskoak. Mundu osoko dokumental independenteak jasotzen ditu, eta sarean eman gero, bertan izena ematen dutenentzat, gehienez ere 1.500 ikusleko mugarekin. Erromakoa ere, Internet bidezko jaialdia da, eta hilero egiten dute. Bi jaialdiek, bart eman diote sariaren berri Martinez de Lizarduiri.