Irudia Altsasu
'Erlauntza' bete ikusle, BERRIAlagunen eskutik
Altsasuko (Nafarroa) Iortia gunea goraino bete zen atzo, BERRIAk Sakanako Mankomunitatearekin eta Altsasuko Udalarekin elkarlanean urtero antolatu ohi duen kultur ekitaldian. Aurten, Vaiven konpainiaren Erlauntza antzezlana taularatu dute. Ostiralerako amaituak zeuden emanaldirako sarrerak, eta areto betearen aurrean aritu ziren atzo Naiara Arnedo, Itziar Atienza, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Aitziber Garmendia eta Leire Ruiz, ezkon aurreko agur ospakizunerako elkartutako lagun batzuen rolak jokatzen. Mireia Gabilondo da zuzendaria, eta Kepa Errastirena da testua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu