Kulturgintzan euskaltzale. Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan? izenburupean, kulturgintzaren gaia erdigunera ekartzea eta haren inguruan gogoeta egitea izan da XX. Topaldiaren asmo nagusietako bat.
Bide horretan, pisu espezifikoa du kultur bitartekaritzak. Izan ere, kulturgintza osatzen duten eragile guztiak elkarren artean harremanetan jartzen dituen baliabidea da. Andrea Arrizabalaga eta Ane Revuelta Artaziak kooperatibako kideek bitartekaritzak duen garrantzia erdigunean jarri nahi izan zuten atzo, eta, horretarako, hiru eragile nagusiak harremanetan jarri zituzten, eskema baten bitartez: ekipamenduak, herritarrak eta artistak. «Bitartekaritza lana, sarritan, transmisio gisa ulertzen da, baina hortik haratago doa: bitartekaritza ez da zubi bat; plaza bat da», azaldu zuten bi kideek.
Beste adibide askoren artean, Donostia 2016ko Mugalariak proiektua aipatu zuten. Hego eta Ipar Euskal Herriko kultur ekipamendu, sortzaile eta herritarren arteko elkarlana sortzea zen proiektuaren asmoa, eta, hain zuzen, hori da gakoa: «Eragileak euren konfort gunetik ateratzen direnean, bestelako aliantza eta harreman batzuk sortzen dira».
Eragileen arteko lankidetza kultur bitartekaritzaren ardatz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu