Bertsolaritza

Erabakita dago zer hemezortzi bertsolari sailkatu diren Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako

Nerea Elustondok irabazi du azken final-laurdena, Tolosan, eta hurrengo faserako zuzeneko sailkatzea lortu du. Aner Peritz Manterola 'Euzkitze'-k jarri du puntuazio bidezko sailkapenerako langa: 465,5 puntu.

Nerea Elustondo Plazaola bertsolaria, Tolosako saioan, atzo. GORKA RUBIO / FOKU
Nerea Elustondo Plazaola bertsolaria, Tolosako saioan, atzo. GORKA RUBIO / FOKU
Inigo Astiz
2024ko azaroaren 4a
11:45
Entzun

Zehazki, 465,5 puntuan geratu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako finalaurrekoen fasera igarotzeko langa. Final-laurdenetako saio bana irabazita, zuzenean sailkatzea lortu dute Alaia Martin Etxebestek, Beñat Gaztelumendi Arandiak, Unai Mendizabal Jauregik, Oihana Iguaran Barandiaranek eta, azkenik, baita Nerea Elustondo Plazaolak ere, atzo Tolosan jokatutako fase horretako azken saioan gailenduta. Horiek amaituta, puntuazioaren arabera erabakita geratu da zer beste hamahiru bertsolari sailkatu diren finalaurrekoetarako. Eta hor Aner Peritz Manterola Euzkitze izan da hemezortzigarren sailkatua, 465,5 puntu lortuta.

FINALAURREKOETARAko SAILKATUTAKOAK

  • *Alaia Martin Etxebeste (531 puntu)
  • *Oihana Iguaran Barandiaran (517,5 puntu)
  • Agin Laburu Rezola (503,5 puntu)
  • *Nerea Elustondo Plazaola (500 puntu)
  • Maider Arregi Markuleta (494,5 puntu)
  • *Beñat Gaztelumendi Arandia (493 puntu)
  • *Unai Mendizabal Jauregi (485,5 puntu)
  • Asier Azpiroz Iztueta (485,5 puntu)
  • Amaia Iturriotz Etxaniz (484,5 puntu)
  • Andoni Rekondo Izagirre (479,5 puntu)
  • Ane Labaka Maioz (477.5 puntu)
  • Eneritz Artetxe Eizagirre (476 puntu)
  • Iñigo Mantzisidor Larrañaga Mantxi (473,5 puntu)
  • Eli Pagola Apezetxea (470,5 puntu)
  • Eneko Araiztegi Agirre (469 puntu)
  • Eñaut Martikorena Lizaso (468,5 puntu)
  • Oier Etxeberria Zubimendi (468 puntu)
  •  Aner Peritz Manterola Euzkitze (465,5 puntu)

*Final-laurdenetako saio bat irabazita zuzenean sailkatutakoak.

Atzoko saioan 500 puntu eskuratu zituen Elustondok, eta haren atzetik geratu ziren Maider Arregi Markuleta (494,5 puntu), Andoni Rekondo Izagirre (479,5), Iñigo Mantzisidor Larrañaga Mantxi (473,5 puntu), Aitor Tatiegi Loidi (446,5 puntu) eta Jon Gurrutxaga Urbieta (460 puntu).

Hiru finalaurreko

Bi aste barru abiatuko da finalaurrekoen fasea, beraz. Hiru saio izango ditu, guztira. Oiartzunen jokatuko dute lehen finalaurrekoa, azaroaren 17an, Elorsoro kiroldegian. Sei bertsolari hauek izango dira bertan kantuan: Ane Labaka Maioz, Asier Azpiroz Iztueta, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eli Pagola Apezetxea, Nerea Elustondo Plazola eta Oier Etxeberria Zubimendi.

Hurrengo finalaurrekoa Zarautzen izango da, azaroaren 24an, Aritzbatalde kiroldegian. Sei bertsolari arituko dira bertan: Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola Euzkitze, Eneko Araiztegi Agirre, Eneritz Artetxe Eizagirre eta Unai Mendizabal Jauregi.

Eta azken finalaurrekoa Arrasaten jokatuko dute, abenduaren lehenean. Uarkape pilotalekuan izango da saioa, eta sei bertsolari hauek izango dira oholtzan: Agin Laburu Rezola, Andoni Rekondo Izagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñigo Mantzisidor Larrañaga Mantxi, Maider Arregi Markuleta eta Oihana Iguaran Barandiaran.

Fase honetan ere, saio bakoitzeko garailea zuzenean sailkatuko da finalerako; hiru horiekin batera, puntu gehien batzen dituzten beste bost bertsolari ere sailkatuko dira. Beraz, abenduaren lehenean jakingo da ziur zer zortzi bertsolarik kantatuko duten Donostiako finalean; abenduaren 14an izango da finala, Illunbe zezen plazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.