Iaz egin bezala, aurten ere Musikazuzenean atari digitalak kontzertu akustiko kolektibo bat antolatu du. Maiatzaren 27an izango da, Andoainen, Bastero kulturgunean (Gipuzkoa), 19:00etan. Hamabi musikariren emanaldiek osatuko dute kontzertua. Hainbat berezitasun izango ditu emanaldi bakoitzak. Musika talde baten laguntzaz aritu ohi diren musikariak modu biluzian ariko dira, gehienez ere beste musikari baten laguntzaz eta modu akustikoan. Kantu propioak, bertsioak eta kontzerturako bereziki sorturikoak izango dira entzungai.
Zaloa Urain (Kokein), Koldo Soret (Surfin Kaos), Joseba Baleztena (Sextysexers), Ain_1, Gorka Urbizu, Okene Abrego & Mariano Hurtado, Igor Arzuaga & Luis Vil, Gaizka Insunza, Xabi Solano & DZ, La Jodedera, Imanol Ubeda eta Toño Muro ariko dira jaialdian. Sarrerek, aurrez erosiz gero, 10 euro balio dute. Jaialdiaren egunean erosiz gero, 12 euro.
Era akustikoan eta errepertorio bereziarekin
Gorka Urbizu, Zaloa Urain, Imanol Ubeda eta Toño Muro, besteak beste, Musikazuzenean jaialdi akustikoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu