Musika

Eñaut Elorrietak ‘Bidasoa’ kantaren moldaketa egin du

Kantaren aurrerapena argitaratu du BERRIAk. Bihar estreinatuko dute bideoa. Euskadiko Orkestrarekin eta Amoranterekin grabatu dute.

2023ko urriaren 25a
10:25
Entzun

Eñaut Elorrietak Fantasia diskoko Bidasoa kantaren moldaketa egin du. Euskadiko Orkestrarekin eta Iban Urizar Amorante-rekin grabatu du abestia, eta bihar estreinatuko du bideoa. Ordea, dagoeneko entzungai dago, primizian, BERRIA eta Badok atarien bitartez.

Uxue Alberdik jarri dizkio hitzak kantari. Hala dio:

Zer eskatzen zaio paisaia bati?
Zer ahazten du urak? Zer daramaki?
Nola egin gorputz bat zati-zati?
Zenbat hegi ditu Bidasoak?

Muito obrigado, alaikum Salam:
Baztango zainetatik ur beltza edan.
Muga ur xirrixta bat da, ilbeheran.
Nori abesten dio Bidasoak?

Bidasoak, Bidasoak, Bidasoak daki.

Orkestra zuzendaria Fernando Velazquez izan da, eta hark moldatu du kantua orkestrarako. Halaber, Marc Blanesek egin du orkestraren grabaketa, Victor Sanchezek Amoranteren eta Eñaut Elorrietaren grabaketa,Haritz Harreguyk nahasketa, eta Victor Garciak masterizazioa. Enkontrua, berriz, Arriguri ekoiztetxeak jaso du irudiz.

Abestiaren bidez lortutako irabaziak Irungo Harrera Sarera bideratuko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.