Enrique Villarreal 'El Drogas' gabe ariko da hemendik aurrera Barricada taldea

Atsedenaldi baten ondoren ez itzultzea erabaki duela diote taldekideek; berak, aldiz, egotzi egin dutela

Erredakzioa
Iruñea
2011ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Enrique Villarreal El Drogas gitarra jotzaile eta kantaria, Barricada taldearen sortzailea eta taldeko musikaririk ezagunena 29 urteko historian, ez da jada talde horretako kide. Barricadaren webgunean sareratutako komunikatu baten bidez jakinarazi zen atzo taldean izango den aldaketa. Komunikatuak dioenez, El Drogasek 2011 urtea taldetik aparte ematea erabaki zuen, atseden hartzeko, eta orain ez du taldera itzuli nahi, bere indarrak Txarrena taldeari ematea nahiago duelako. Komunikatuaren arabera, El Drogasek esan die litekeena dela lau edo bost urte barru itzultzea, baina taldekideek ez dute hain itxaronaldi luzerik nahi, lanari ekiteko gogoz baitaude.

El Drogas ez dago ados Barricadako kideek emandako bertsioarekin, eta Txarrena taldearen webgunean sareratutako poema gisako komunikatu batez erantzun die, adieraziz ez duela taldea bere gogoz utzi, taldetik egotzi dutelako baizik.

Barricada osatzen duten hiru kideek —Javier Hernandez Boni, Alfredo Piedrafita eta Ibon Sagarra Ibi-k,adierazi dute «%100 Barricada» izango den disko bat grabatzeko kantuak prest dituztela. Diskoa urtarrilean grabatu eta martxoan argitaratuko dute, ezeren okerrik ez dela. «Une honetan aurrera begiratzea da gehien interesatzen zaiguna», adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.