Eneritz Furyak
'Eneritz Furyak'
Argitalpena: Autoekoizpena.
Folk kantari batzuek folketik baino gehiago edaten dute rocketik, eta uste dut horixe dela Kasernarat taldeko kantari Eneritz Furyaken kasua. Melodia planoak dira, urgenteak, biluziak, edergarri gutxikoak. Diskoa abiada bizian hasten da, nahiz eta amaiera aldean pixka bat gehiago pausatzen den, eta kantariaren gitarra eta kantaera urduria dira protagonista ia bakarrak. Musikalki tosko samarra dirudien arren, hitzen aldetik, oso bestelakoa gertatzen da diskoa, eta azpimarragarria da kantu guztiek duten karga poetiko, ilun samarra, dena esan behar bada. Zerbaiterako balio badu, hurrengoaren zain gaude jada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu